SU TA GAR

Musika, eta bereziki Metalak bultzatuta, 1987-an Su Ta Gar taldea sortzea erabaki zuten eskolako lau lagunek.

Heavy Metala Euskeraz jorratzea izan da talde honek egin duen ekarpenik haundiena. Ordura arte inork inoiz egin ez zuena eta makina bat estereotipo puskatu zituena. Beraien hitzak kritika politiko eta sozial aldarrikatzailez beteak daude, eta esan daiteke, musika, hitzak eta orokorrean taldea, expresio bide bezala erabili dutela taldekideek.
Faktore guzti hauen bateraketak eta beraien maila musikalak, hasieratik ekarri zien arrakasta. Gaur egun, Euskal Herriarentzat, musika talde bat baino askoz gehiago izatera heldu direlarik.
Urte batzutan beraien afizio ofizio bilakatu zuten eta hor diraute atsedenik hartu gabe jo ta ke, Euskal herrian, Kataluinia eta Estatu Espainiarrean kontzertuak eskeiniz. Baita Europan eta Ameriketan ere.

Borxa baterijole originalaren istripua (1995) izan da taldeak jasan duen golperik haundiena. Baterijole desberdinekin ibili eta gero, gaur egun, bere anaia Galderrek betetzen du bere tokia. Asier, bajujole originalak aldiz 2008-an taldea utzi eta 2 urtetan zehar Igorren laguntza izan eta gero, Davidek astindu zituen lau sokak ia urteterdiz. Gaur egun Igor Diez da taldeko bajujolea.
Sortzaileetatik bi partaide gelditzen dira oholtza gainean; Aitor, gitarra eta ahotsa eta Xabi, gitarra.