SIROKA

Siroka musika taldea 2009ko udan sortu genuen. Ezagunak ginen lagun batzuk abesti bi sortzeko intentzioarekin batu ginen eta egindakoak sortarazitako haize boladek Siroka musika taldearen jaiotza ekarri zuen.

​Taldekideak Maria (ahotsa), Pepo (baxua), Gorka (bateria) eta Ekaitz (gitarra) gara eta denok bestelako musika taldeetatik eratorriak gara, besteak beste, Apurka eta Hutsa, Keats eta All Nighters’, Feos Pero Majos eta Zein da Zein? edota Kloratita, hurrenez hurren. Hala ere, bestelako lagun batzuk ditugu ondoan taldea osatzeko, bai abestien hitzekin laguntzen, kantuetan gurekin batera parte hartzen, zuzeneko soinuaz arduratzen edota diseinuaren irudiak sortzen.

​Siroka-kideok musika estilo oso desberdinak jorratu egin ditugu gure ibilbide musikalean, baina proiektu berri honetan rock-a da oinarria. Hitz gutxitan, ahots melodikoa, erritmo dantzagarriak eta sinpletasuna.

​Euskal Herriko errealitatean kokatuak, bidegabekerien salaketak eta inposatutako sistemaren aldaketarako grinak gidatzen dute taldekideen ideologia.

Advertisements