LAIN

LAIN taldeak, adin kontuagatik, ez dauka iragan luzerik, baina halere, etorkizun oparoa iragartzen dioten hainbat berezitasun eta ahalmen baditu bere baitan, sekretu bat bezala gordeta; oso denbora gutxian, bat-batean eta zergatik jakin gabe, publiko gaztearen barru-barruan sartu da.

Duela urte eta erdi, Lor taldearen Zure doinua kantuaren bertsio batek aurkeztu zuen LAIN gurean. Youtubeko bertsio horrek, ia 275.000 sarrera izan ditu dagoeneko; sarean gertatu den euskal musikako kantarik barreiatuena dela esan daiteke, beraz. Egia esan, bene-benetako agerpena izan da, samurra eta sentimenduz betea, oso une fina sortzen duen interpretazio bikaina. LAINen musika ere horrelakoa da: benetakoa, sentibera, freskoa eta bizia, bere publikoaren bihotzaren modukoa, etorkizun aren fedeaz gainezka.

Taldearen estreinako diskoa, aurrekoaren ondorio logikoa da. Sortzailea izateaz gain, talde langilea ere bada, eta berehala, arrasto onari heltzen jakin dute.

Advertisements