ZE ESATEK!

Trikizio, The Txortains, Skunk eta Harlax taldeetan ibilitako musikariek osatu dute, besteak beste, Ze Esatek! Hamar taldekideek ska, reggaea, rocka… hainbat estilo lantzen dituzte, eta jai giroko doinu alaiak sortzen.

Orain, lehen diskoko ska eta reggae doinuetatik apur bat aldendu, eta gitarra doinu gehiagorekin dator Ze Esatek taldea: Rock & Ron (Oihuka). «Bigarrena indartsuagoa irten zaigu, rockerragoa, baina hasierako esentziak hor jarraitzen du», nabarmendu du Jabi Rodil taldeko ahotsak. «Hunkitzen gaituzten gauzak ukitu ironikoarekin, umorez kontatzen jarraitzen dugu».

Advertisements