KOP

KOP hardcore-punk estiloko Kataluniako musika talde bat da. 1998an sortu zen Speereth taldearen errautsetatik.

Talde hartako hiruk sortu zuten proiektua, Juan Ra, Josep eta Txero kideek. KOP taldearen letrek kritika soziala eta politika lantzen dituzte, hiru hizkuntzatan: euskaraz, katalanez eta gaztelaniaz.